send link to app

Hirukote Mikote app for iPhone and iPad


4.4 ( 7744 ratings )
Games
Developer: Gestionet
Free
Current version: 1.0, last update: 1 year ago
First release : 04 Mar 2021
App size: 36.29 Mb

Joko honetan, denbora mugatu batean, aurkitzen diren, gutxienez, hiru irudi ezberdin lerrokatu behar dira, bertikalean zein horizontalean, puntuak lortzeko. Zenbat eta irudi berdin gehiago lerrokatu orduan eta puntu gehiago lortuko dira. Irudiez gain, beste objektu batzuk agertuko dira, bonbak, harea-erlojua eta objektu berezia. Bonbekin puntu gehigarriak lortzeko aukera izango dugu, bonba batean sakatuz gero alboko objektuak eztanda egingo dute, eta horien artean lerrokatuta daudenak badira puntuak lortuko ditugu. Harea-erlojuarekin denbora-hobaria lortuko dugu. Objektu berezia aldakorra den irudi bat da. Hura sakatzean bera bezalako objektu guztiak desagertuko dira puntu gehigarriak lortuz.
Aurkituko ditugun irudiak Mari, Tartalo, Basajaun, Galtzagorri, Lamia, Herensugea eta Lauburua dira. Hauek guztiak, euskal mitologiako pertsonaiak eta objektuak dira eta jolasaren bidez haien inguruko datuak ikasiko ditugu. Didaktika atal bat aurkituko dugu jokoan, non aipatutako pertsonaia eta objektu ezberdinen inguruko informazioa irakurtzeko eta entzuteko aukera izango dugun.